Aurten, urtero bezala, gabonak lantzean gabon kantak ikasiko ditugu. Horien artean ondorengo kanta dugu, eskolan irakurtzen ari garen Olentzeroren ipuinan kanta dena hain zuzen ere. Haurrek doinua emango dizuete etxean abestu nahi izanez gero.
Este año, como cada año, al trabajar las navidades aprenderemos varios villancicos. Entre ellos tenemos esta canción y es la canción del cuento que estamos trabajando actualmente en el aula. Los niños os entonaran la canción en caso de que vosotros os animeís también a cantar con ellos.
Olentzeroren oparia
Astoa gaixo dago.
Olentzero trsiterik.
Txabola ikatzez beterik,
pilan-pilan udazkenetik.
Ez dauka txabola uzterik,
ez etxez etxe ibiltzerik.
Horra, Olentzero
pipa hortzetan.
Gauez ibiltzen da
negu hotzetan.
Larri daude auzoan.
Ikatzik ez neguan.
Han egongo da Olentzero,
suaren ondoan txit bero.
"Noiz jaitsiko da txabolatik?"
galdetzen du Joxepantonik.
Horra, Olentzero...
Bi lagun joan dira
elurretan mendira.
"Aizu, Olentzero, zergatik
ez duzu ekartzen ikatzik?"
"Ezin dut ikatzik banatu,
mesedez, astoa sendatu".
Horra, Olentzero...
Arrantzaka astoa
sendatu da gaixoa.
Eskerrik asko amonari
eta bere kataplasmari.
Geroztik gure Olentzero
herrira jaisten da urtero.
Horra Olentzero...