Maripertxenta ipuina

Ipuin hau San Juan gauari buruzkoa da. San Juan gaua urteko gaurik motzena da eta urtero gure herrian, beste askotan bezalaxe, sutzar handia egiten da gaua heltzean eta errautsen gainetik salto egin behar da.Aurten ikusiko dugun azken ipuina Maripertxenta da, gai hau amaitzean udako oporrak helduko dira. Ikasturte honetan zehar idazketan eta irakurketan lehenengo pausuak ematen hasi dira, horregatik udan zehar lanean jarraitu beharko dute trebatzeko eta ikasitakoa ez ahazteko. Hona hemen elkarrekin irakurriko dugun azken ipuina.

Este cuento es acerca de la noche de San Juan. La noche de San Juan es la noche mas corta del año y todos los años se celebra en nuestro pueblo, al igual que en muchos otros, al llegar la noche se encienden grandes hogueras y se salta cuando solo quedan las cenizas. El último cuento que vamos a trabajar este año es el de Maripertxenta, y al terminar este tema comenzarán las vacaciones de verano. Este año muchos de los niños y niñas han comenzado a dar sus primero pasos en la lectura y la escritura, es por esto que deberán seguir trabajando durante el verano para progresar y no olvidar lo aprendido. He aquí, el último cuento que compartiteremos.



MARIPERTXENTA


Itsaso zabalaren beste aldean, Sorginzulo izeneko leku batean, hamar sorgin bizi ziren elkarrekin. Zaharrena eta gaiztoena Sorginputz zen. Gazteena eta txintxoena, berriz, Maripertxenta.
Gauero-gauero, beren leize-zulotik ateratzen ziren hamar sorginak jendea beldurtzera. Sorginputzek honela abesten zuen hegan zihoazen bitartean:
- Ziu fiu… ziu fiu… Sorginak, sorginak gara gu… Goazen, goazen, goazen hirira… haurrak beldurtzera, argiak itzaltzera, banketxeerako alarmak jotzera… teilatuetan dantza egitera…



Baina Maripertxentari ez zitzaion gauero-gauero jendea beldurtzea gustatzen. Aspeturik zegoen beti gauza bera egiten. Horregatik erabaki zuen bakar-bakarrik oporretara joatea.
Halaxe, gau batean, taldea utzi eta hiri handi batera joan zen sorgin gaztea.
- Eta zer egin behar dut nik orain?- galdetzen zion bere buruari.
Dena dela, hurrengo goizean goiz, hiri hartako aireportuan zegoen Maripertxenta.



Abentura eta arazo askoren ondoren, hegazkinean gurutzatu zuen Maripertzentak itsaso urdin zabala. Txikiegia zen oraindik hain bidaia luzea hegan egiteko.
Lizarribar izeneko herriaren pare-parean jauzi egin zuen Maripertxentak hegazkinetik. Eta herri hartako kanpandorrean geratu zen.
- Eta zer egin behar dut orain nik hemen bakarrik= -galdetzen zion bere buruari.
Etxe batetik zetorren pianoaren hots gozoa entzun zuen geroxeago. Eta alaitasunez bete zitzaion barrera gure sorgintxoari.



Maripertxentak piano-jotzailearen gelako balkoiko kristala jo zuen, “kax, kax”.
- Nor dabil hemen ordu hauetan? –galdetu zuen piano-jotzaileak.
- Ni Maripertxenta naiz, sorgina. Baina ez beldurtu,, munduko gizon, emakume eta haur guztien laguna izan nahi dut –esan zion Maripertxentak.
- Zu sorgina? Zer diozu? Ametsetan ari ote naiz ni?
- Ez, ez… itsaso zabalaren beste aldetik etorritako benetako sorgin baten aurrean zaude. Begira iezadazu ongi- erantzun zion Maripertxentak.
Baina ezinezkoa zen Dionixio piano-jotzaileak sorgina ikustea, itsua baitzen.




Maripertxentak piano-jotzailearen gelako balkoiko kristala jo zuen, “kax, kax”.
- Nor dabil hemen ordu hauetan? –galdetu zuen piano-jotzaileak.
- Ni Maripertxenta naiz, sorgina. Baina ez beldurtu,, munduko gizon, emakume eta haur guztien laguna izan nahi dut –esan zion Maripertxentak.
- Zu sorgina? Zer diozu? Ametsetan ari ote naiz ni?
- Ez, ez… itsaso zabalaren beste aldetik etorritako benetako sorgin baten aurrean zaude. Begira iezadazu ongi- erantzun zion Maripertxentak.
Baina ezinezkoa zen Dionixio piano-jotzaileak sorgina ikustea, itsua baitzen.




Bai, gaztetan, suziri batek jo zuen Dionixio aurpegian, eta bizitza osorako itsu geratu zen. Oso bihotz oneko gizona zen Dionixio piano-jotzailea. Horregatik esan zion gau hartan Maripertxentari:
-Zatoz barrura, zatoz. Kanpoan baino hobeto egongo zara suaren epelean eta.
Gero, erratz gainean etorri al zen galdetu zion Dionixio itsuak, eta Maripertxentak erantzun zion:
-Ez, ukendu magiko batekin igurzten gaituzte txiki-txikitan, eta segituan hasten gara hegan.
Horrela, egunsentian txoriak kantari hasi arte egon ziren itsua eta sorgina hizketan.



Maripertxenta Dionixioren etxean geratu zen bizitzen. Oso ondo konpontzen ziren biak.
Lierni izeneko neskatila bat egunero joaten zen Dionixioren etxera pianoa jotzen ikastera. Maripertxenta eta Lierni lagun handiak egin ziren.
Sorginak abesti polit bat erakutsi zien Lierni Eta Dionixiori:
Gaueko iluntzean
zuhaitz bitartean
ilargia ageria da
borobil betean.

La lara la liro
la lara la liro
la lara la liro
la lara liro.





Maripertxentak eta Liernik bihurrikeria bat baino gehiago egin zituzten ondorengo hilabeteetan.
Arratsalde batean, Liernik ikastolako leiho bat erdi irekian utzi zuen. Gero, etxerakoan, osaba Plorentiñoren etxetik txapela bete astapiku hartu zituen.
Gau hartan Maripertxenta ikastolara sartu zen erdi irekian utzitako leihotik. Txapela bete astapiku, edo asto-kaka, utzi zituen andereño Petraren mahai gainean.
Hurrengo goizean, su eta gar jarri zen andereñoa. Astapikuak ikastola ondoko baratzean bota zituen, eta txapela hango txorimaloari jarri zion buruan.



Ekainaren 15ean hartu zituen oporrak Liernik. Hurrengo goizean, Maripertxentarengana joan zen. Eta galdetu zion bere lagun sorginari:
- Zer egin behar duzu zuk oporretan?
Eta sorginak erantzun zion:
-Begira, Lierni! Nire oporrak bukatu dira. Laster itsaso zabala gurutzatu eta neure etxera joan behar dut berriro, Sorginzulora. Baina etorriko naiz berriro zuek bisitatzera.
Liernik eta Dionixiok pena hartu zuten, baina ulertzen zuten pertsonak pertsonekin bezala, sorginek sorginekin bizi behar dutela.



San Joan bezperan, elkar agurtzeko, tarta eder bat jan zuten Dionixiok. Maripertxentak eta Liernik. Gero ikatzarekin aurpegia, eskuak eta hankak belzteko eskatu zion sorginak Lierniri.
Eta gauean, beltz-beltz eginda, mozorroturik, atera zen Maripertxenta Dionixioaren etxetik hegan. Herriko plazan jendea saltoka zebilen San Joan suaren inguruan. Hantxe ibili zen Maripertxenta ere dantza, salto eta kanta.
Dantzaldia bukatutakoan, ikusleei musutxoak bidaliz alde egin zuen hegan. Herritar guztiak harturik geratu ziren, eta Liernik bi malko gazi lehertu zituen mihiaren puntarekin.
Horrela bazan, ez bazan
zuk ere dantza egizu plazan.