Ipuinaren kanta

Helikopteroa Ikastolan

Gora, gora,
behera, behera,
goazen Ttonttorpera!
Gora, gora,
behera, behera,
lagunak agurtzera.

Helikoptero bat zuen
Romualdo maisuak,
ganbaran jarri nahi zuen
aparkaleku on bat.

Gora, gora...

Bi hankak hautsita zeuzkan,
kolpe latzak buruan
presaka eraman zuten
azkar eriautoan.

Gora, gora...

Haurrak eskolarik gabe
trsiste daude etxean;
Ttonttorpeko eskolara
doaz autobusean.

Gora, gora...

Elkarrekin jolasean
hor dabiltza haurtxoak,
txoke egin duelako
helikopterotxoak.

Gora, gora...