Lantzeko herrian
ziripot poz-pozik bizi zen
kontalari aparta zenez
denek maite zuten
ipuin polit baten truke
jaten ematen zioten
haragi pixka bat honek
gazta pixka bat horrek
Pozik, pozik, pozik, pozik
denak pozik
bai ziripotekin lantzen
harroputz harroak
harroputz harroak
lantzen heldu ziren
miel otxin, zaldiko
miel otxin, zaldiko
herria hondatzeko
Miel Otxin eta zaldiko
eguerdi aldean
lapurretan ibiltzen ziren
plazaren erdian
ostikoz jo eta Ziripot
hankaz gora bota zuten
barrez egon ziren biak
gaua iritsi arte
Pozik, pozik, pozik, pozik
denak pozik
bai ziripotekin lantzen
harroputz harroak
harroputz harroak
lantzen heldu ziren
miel otxin, zaldiko
miel otxin, zaldiko
herria hondatzeko
Nazka nazka eginda zeuden
lantzeko herrian
lapurren aurka hasi ziren
borroka bizian
epaiketa eginda gero
sutara bota zituzten
lantzekoek ipuina
entzutea nahi zuten