Maripertxenta ipuina

Ipuin hau San Juan gauari buruzkoa da. San Juan gaua urteko gaurik motzena da eta urtero gure herrian, beste askotan bezalaxe, sutzar handia egiten da gaua heltzean eta errautsen gainetik salto egin behar da.Aurten ikusiko dugun azken ipuina Maripertxenta da, gai hau amaitzean udako oporrak helduko dira. Ikasturte honetan zehar idazketan eta irakurketan lehenengo pausuak ematen hasi dira, horregatik udan zehar lanean jarraitu beharko dute trebatzeko eta ikasitakoa ez ahazteko. Hona hemen elkarrekin irakurriko dugun azken ipuina.

Este cuento es acerca de la noche de San Juan. La noche de San Juan es la noche mas corta del año y todos los años se celebra en nuestro pueblo, al igual que en muchos otros, al llegar la noche se encienden grandes hogueras y se salta cuando solo quedan las cenizas. El último cuento que vamos a trabajar este año es el de Maripertxenta, y al terminar este tema comenzarán las vacaciones de verano. Este año muchos de los niños y niñas han comenzado a dar sus primero pasos en la lectura y la escritura, es por esto que deberán seguir trabajando durante el verano para progresar y no olvidar lo aprendido. He aquí, el último cuento que compartiteremos.



MARIPERTXENTA


Itsaso zabalaren beste aldean, Sorginzulo izeneko leku batean, hamar sorgin bizi ziren elkarrekin. Zaharrena eta gaiztoena Sorginputz zen. Gazteena eta txintxoena, berriz, Maripertxenta.
Gauero-gauero, beren leize-zulotik ateratzen ziren hamar sorginak jendea beldurtzera. Sorginputzek honela abesten zuen hegan zihoazen bitartean:
- Ziu fiu… ziu fiu… Sorginak, sorginak gara gu… Goazen, goazen, goazen hirira… haurrak beldurtzera, argiak itzaltzera, banketxeerako alarmak jotzera… teilatuetan dantza egitera…



Baina Maripertxentari ez zitzaion gauero-gauero jendea beldurtzea gustatzen. Aspeturik zegoen beti gauza bera egiten. Horregatik erabaki zuen bakar-bakarrik oporretara joatea.
Halaxe, gau batean, taldea utzi eta hiri handi batera joan zen sorgin gaztea.
- Eta zer egin behar dut nik orain?- galdetzen zion bere buruari.
Dena dela, hurrengo goizean goiz, hiri hartako aireportuan zegoen Maripertxenta.



Abentura eta arazo askoren ondoren, hegazkinean gurutzatu zuen Maripertzentak itsaso urdin zabala. Txikiegia zen oraindik hain bidaia luzea hegan egiteko.
Lizarribar izeneko herriaren pare-parean jauzi egin zuen Maripertxentak hegazkinetik. Eta herri hartako kanpandorrean geratu zen.
- Eta zer egin behar dut orain nik hemen bakarrik= -galdetzen zion bere buruari.
Etxe batetik zetorren pianoaren hots gozoa entzun zuen geroxeago. Eta alaitasunez bete zitzaion barrera gure sorgintxoari.



Maripertxentak piano-jotzailearen gelako balkoiko kristala jo zuen, “kax, kax”.
- Nor dabil hemen ordu hauetan? –galdetu zuen piano-jotzaileak.
- Ni Maripertxenta naiz, sorgina. Baina ez beldurtu,, munduko gizon, emakume eta haur guztien laguna izan nahi dut –esan zion Maripertxentak.
- Zu sorgina? Zer diozu? Ametsetan ari ote naiz ni?
- Ez, ez… itsaso zabalaren beste aldetik etorritako benetako sorgin baten aurrean zaude. Begira iezadazu ongi- erantzun zion Maripertxentak.
Baina ezinezkoa zen Dionixio piano-jotzaileak sorgina ikustea, itsua baitzen.




Maripertxentak piano-jotzailearen gelako balkoiko kristala jo zuen, “kax, kax”.
- Nor dabil hemen ordu hauetan? –galdetu zuen piano-jotzaileak.
- Ni Maripertxenta naiz, sorgina. Baina ez beldurtu,, munduko gizon, emakume eta haur guztien laguna izan nahi dut –esan zion Maripertxentak.
- Zu sorgina? Zer diozu? Ametsetan ari ote naiz ni?
- Ez, ez… itsaso zabalaren beste aldetik etorritako benetako sorgin baten aurrean zaude. Begira iezadazu ongi- erantzun zion Maripertxentak.
Baina ezinezkoa zen Dionixio piano-jotzaileak sorgina ikustea, itsua baitzen.




Bai, gaztetan, suziri batek jo zuen Dionixio aurpegian, eta bizitza osorako itsu geratu zen. Oso bihotz oneko gizona zen Dionixio piano-jotzailea. Horregatik esan zion gau hartan Maripertxentari:
-Zatoz barrura, zatoz. Kanpoan baino hobeto egongo zara suaren epelean eta.
Gero, erratz gainean etorri al zen galdetu zion Dionixio itsuak, eta Maripertxentak erantzun zion:
-Ez, ukendu magiko batekin igurzten gaituzte txiki-txikitan, eta segituan hasten gara hegan.
Horrela, egunsentian txoriak kantari hasi arte egon ziren itsua eta sorgina hizketan.



Maripertxenta Dionixioren etxean geratu zen bizitzen. Oso ondo konpontzen ziren biak.
Lierni izeneko neskatila bat egunero joaten zen Dionixioren etxera pianoa jotzen ikastera. Maripertxenta eta Lierni lagun handiak egin ziren.
Sorginak abesti polit bat erakutsi zien Lierni Eta Dionixiori:
Gaueko iluntzean
zuhaitz bitartean
ilargia ageria da
borobil betean.

La lara la liro
la lara la liro
la lara la liro
la lara liro.





Maripertxentak eta Liernik bihurrikeria bat baino gehiago egin zituzten ondorengo hilabeteetan.
Arratsalde batean, Liernik ikastolako leiho bat erdi irekian utzi zuen. Gero, etxerakoan, osaba Plorentiñoren etxetik txapela bete astapiku hartu zituen.
Gau hartan Maripertxenta ikastolara sartu zen erdi irekian utzitako leihotik. Txapela bete astapiku, edo asto-kaka, utzi zituen andereño Petraren mahai gainean.
Hurrengo goizean, su eta gar jarri zen andereñoa. Astapikuak ikastola ondoko baratzean bota zituen, eta txapela hango txorimaloari jarri zion buruan.



Ekainaren 15ean hartu zituen oporrak Liernik. Hurrengo goizean, Maripertxentarengana joan zen. Eta galdetu zion bere lagun sorginari:
- Zer egin behar duzu zuk oporretan?
Eta sorginak erantzun zion:
-Begira, Lierni! Nire oporrak bukatu dira. Laster itsaso zabala gurutzatu eta neure etxera joan behar dut berriro, Sorginzulora. Baina etorriko naiz berriro zuek bisitatzera.
Liernik eta Dionixiok pena hartu zuten, baina ulertzen zuten pertsonak pertsonekin bezala, sorginek sorginekin bizi behar dutela.



San Joan bezperan, elkar agurtzeko, tarta eder bat jan zuten Dionixiok. Maripertxentak eta Liernik. Gero ikatzarekin aurpegia, eskuak eta hankak belzteko eskatu zion sorginak Lierniri.
Eta gauean, beltz-beltz eginda, mozorroturik, atera zen Maripertxenta Dionixioaren etxetik hegan. Herriko plazan jendea saltoka zebilen San Joan suaren inguruan. Hantxe ibili zen Maripertxenta ere dantza, salto eta kanta.
Dantzaldia bukatutakoan, ikusleei musutxoak bidaliz alde egin zuen hegan. Herritar guztiak harturik geratu ziren, eta Liernik bi malko gazi lehertu zituen mihiaren puntarekin.
Horrela bazan, ez bazan
zuk ere dantza egizu plazan.

Janarien webquest-a


Oso garrantzitsua da haurrek elikadura on bat izatea euren hazkuntzarako, horretarako ondorengo webquest egin dugu eskolan ondo elikatzen ikasteko.

Es muy importante que los niños tengan una buena alimentación para tener un buen crecimiento, para ello hemos empleado el siguiente webquest en la escuela para aprender a alimentarnos de una manera adecuada.

IRTEERA DONOSTIAKO AQUARIUMERA

Gaur Donostian eman dugu eguna, eskolara heltzean autobusa hartu eta Donostiara joan gara. Autobusa Aquariumaren ondoan utzi gaitu. Haurrak ikaragarri pasa dute aquariumean.

Bisitan oso formal egon dira eta aditasunez entzun dute gidaren azalpenak. Bisita amaitzerakoan marrazki bana egin dute eta Aquarimuean utzi dituzte.

Aquariumetik irtetzean portu ondoan eseri gara bokata jatera, gero autobusa hartu eta eskolara itzuli gara. Hurrengo bideoa aquariumeko bisitaldian grabatutako bideoa da, gurasoei zuzenduta batez ere, bizitzarako ura eta ozeanoen garrantzia landuko baitugu bideo honekin.

Hoy hemos pasado el día en San Sebastian, al llegar a la escuela hemos cogido el autobús y nos hemos ido a San Sebastian. El autobús nos ha dejado al lado del Aquarium. Los niños han disfrutado mucho en el aquarium. Durante la visita han estado muy formales y han escuchado con atención las explicaciones del guía. Al terminar la visita han hecho un dibujo y lo han dejado en el Aquarium. Al salir del Aquarium, nos hemos sentado al lado del puerto a comer el bocadillo, después hemos cogido el autobús y hemos vuelto a la escuela. El siguiente video esta grabado en el aquarium de Donosti y esta dirigído a los padres, especialmente, ya que vamos a trabajar con este video la importancia del agua, y los oceanos para la vida.




Txontxongiloak

esan bezala, hemen duzue aurreko egunean aipatutako sorpresatxoa. Asko gustatu zaizun ipuinarekin txontxongiloen bideo bat egin dugu, horretarako ipuina zertxobait aldatu dugu. Espero dugu zuen gustokoa izatea eta hurrengo batean haurrak izatea ipuinaren protagonistak. Hona hemen TXONTXONGILOEN bideoa (Klikatu hurrengo estekan).


Como dije, aquí teneis la sorpresa que nombre el otro díia. Con el cuento que tanto os gusto hemos hecho un pequeño teatro con titeres, para ellos hemos cambiado un poco el cuento. Esperamos que sea de vuestro agrado y que la próxima vez sean los niños los protagonistas del cuento. He aquí el video de los TITERES (Haz clic en el siguiente hipervinculo).






Hiritik mendira ipuina

Beti berdina egitea oso aspergarria da, horregatik oraingoan Hiritik Mendira izeneko ipuinarekin bideo bat egin dugu, haurrak etxean ere entzun dezaten hainbeste gustatu zaien ipuina. Ipuin honen bitartez animali eta ingurugiroarekiko errespetua sustatu nahi ditugu, beti haurrentzako modu erakargarri batean. Ipuin honen bitartez bi gai landuko ditugu eskolan, animalien mundua eta bestetik hiria.

Como hacer lo mismo siempre es aburrido, esta vez hemos hecho un video con el cuento Hiritik mendira, para que los niños también puedan disfrutar de este cuento que tanto les ha gustado. Mediante este cuento queremos fomentar el respeto hacia los animales y el medio ambiente, siempre de una manera atrayente para el niño. Mediante este cuento trabajaremos dos temas en la escuela, el mundo de los animales y por otro la, la ciudad.


Gustatu al zaizue bideoa?Ondo portatu eta sorpresatxo bat izago duzue.

¿Os ha gustado el video? Portaos bien y tendreís una sorpresita esta semana.

Ipuinaren abestia

Gaur Ahatetxo itsusiaren ipuina arbel digitalaren bitartez ikusi dugu. Gelatan orain gutxi sartu den baliabidea da, eta haurrek asko disfrutatzen dute baliabide berriak erabiltzen. Ipuina ikusi ondoren zenbait ariketa egin dituzte eta ahatetxo itsusiaren abestia ikasten hasi dira.
Ipuin honen bitartez, norbere buruarekiko konfiantza eta besteenganako errespetua sustatu nahi ditugu. Bestalde, gorputzaren gaiarekin lotuko dugu.

Hoy hemos visto el cuento de El patito feo mediante la pizarra digital. Es un recurso que ha llegado hace poco a las aulas, y los niños disfrutan mucho usando nuevos recursos. Tras ver el cuento hemos hecho algunas actividades y hemos empezado a aprender la canción de El patito feo.
Con este cuento queremos fomentar la confianza en uno mismo y el respeto hacia los demás. Por otro lado, lo enlazaremos con el tema del cuerpo.









Ahatetxo itsusia (Abestia)

Behin batean errekan,
udaberri goizean,
kumeak jaio ziren
ahate baten habian.
Bost eder, bat itsusi.
Ikusi-makusi.
"Hauxe gauza zatarra"

Kua, kua, kua.
Kua, kua, kua.
Udaberriko kantua.
Kua, kua, kua.
Kua, kua, kua.
Goizetan entzundakoa.


Ahatetxo itsusia
oso triste bizi zen.
Beste animaliek
txantxetan hartzen zuten.
"Ni jo egiten naute
zatarra naizelako,
hemendik urrun noa
maite ez nautelako".

Kua, kua, kua...

Gau batean zisneak
hegan etorri ziren.
Eta hura miraria!
Zerbait ikasi zuen.
"Ni ez naiz ahatetzoa,
zisne ederra baizik".
Eta handik aurrera
bizi izan zen pozik.

Kua, kua, kua...

INAUTERIAK OSPATZEN


Gaur inauteriak ospatzeko sekulako jaia antolatu dugu eskolan, denak mozorrotuta etorri gara eskolara: irakasleak, jantokiko arduradunak, atezainak,...

Haur Hezkuntzako haur guztiak mozo librea izan dute, beraz printzesa asko egon dira gaur eskolan. 3,4 eta 5 urteko haurrak gurasoentzako dantza bat prestatu dugu eta gaur, 11ak aldera patiora irten gara gurasoen aurrean dantza egitera. Hainbeste dantzatu eta gero gelara itzuli gara txokolatea eta bizkotxoak jatera, galdutako indarrak berreskuratzeko. Orain egun batzuk emango ditugu etxean, atseden hartzen eta inauteri jaiak ospatzen.

ONDO PASA INAUTERIETAN !!



Hoy hemos preparado una fiesta sorprendente en la escuela para celebrar los carnavales, todos hemos venido disfrazados al cole: los profesores, los conserjes, las cuidadoras del comedor,...

Todos los niños de Educación Infantil han tenido libertad para escoger su disfraz, con lo cuál hemos tenido muchas princesas en la escuela. Los niños de 3,4 y 5 años han preparado una coreografía para los padres y hoy, alrededor de las 11 hemos bajado al patio para bailar delante de los padres. Después de tanto bailar hemos vuelto al aula y hemos tomado chocolate con bizcochos, para recuperar las fuerzas perdidas. Ahora pasaremos unos dias en casa, descansando y celebrando los carnavales.

¡PASADLO BIEN EN LOS CARNAVALES!

SAN BLAS OPILAK

Otsaileko lehenengo aste honetan gauza asko ospatuko ditugu, eta horien artea San Blas eguna dago. San Blas eguna ospatzeko San Blas opilak egiteko errezeta ikasiko dugu eskolan eta andereñoak San Blas opilak ekarriko ditu eskolara, jolastokira joan aurretik dastatzeko. Interesgarria, ezta? Hurrengo bideoa, telebistan ikusitako San Blasen opilen errezatari buruzkoa duzue. Anima zaitezte etxean San Blas opilak egitera eta ondo pasa sukaldean!!

En esta primera semana de febrero celebraremos muchas coas, y entre ellas tenemos el día de San Blas. Para celebrar el dia de San Blas aprenderemos en el aula la receta de los panecillos de San Blas y la profesora nos traera panecillos de San Blas, para desgustarlos antes de la hora del patio. ¿Interesante, verdad? El siguiente video, es de un reportaje acerca de la receta de los panecillos de San Blas emitido en la televisión. ¡Animaos a hacer los panecillos de San Blas en casa y pasadlo bien en la cocina!

Ipuinaren abestia

Lantzeko herrian
ziripot poz-pozik bizi zen
kontalari aparta zenez
denek maite zuten
ipuin polit baten truke
jaten ematen zioten
haragi pixka bat honek
gazta pixka bat horrek

Pozik, pozik, pozik, pozik
denak pozik
bai ziripotekin lantzen
harroputz harroak
harroputz harroak
lantzen heldu ziren
miel otxin, zaldiko
miel otxin, zaldiko
herria hondatzeko

Miel Otxin eta zaldiko
eguerdi aldean
lapurretan ibiltzen ziren
plazaren erdian
ostikoz jo eta Ziripot
hankaz gora bota zuten
barrez egon ziren biak
gaua iritsi arte

Pozik, pozik, pozik, pozik
denak pozik
bai ziripotekin lantzen
harroputz harroak
harroputz harroak
lantzen heldu ziren
miel otxin, zaldiko
miel otxin, zaldiko
herria hondatzeko

Nazka nazka eginda zeuden
lantzeko herrian
lapurren aurka hasi ziren
borroka bizian
epaiketa eginda gero
sutara bota zituzten
lantzekoek ipuina
entzutea nahi zuten

Ziripot eta Miel Otxinen ipuina

Inauteriak heltzear daude, baina urtero bezala lehenengo gauza mordoa ikasiko ditugu. Olerkiak, igarkizunak eta abestiak ikasiko ditugu eta baita eskulanak egin.
Gaur Ziripot eta Miel Otxin ipuina irakurtzen hasi gara, Euskal Herriko inauterietako bi pertsonai ospetsu. Hemen duzu ipuina, espero dugu zuen gustukoa izatea, eskolan haurrak adi-adi egon baitira.

Los carnavales estan a punto de llegar, pero al igual que otros años primero aprenderemos un montón de cosas. Aprenderemos poemas, cuentos y canciones y también haremos manualidades. Hoy hemos comenzado a leer el cuento de Ziripot eta Miel Otxin, dos personajes típicos de los carnavales en Euskal Herria. Aquí teneis el cuento, espero que sea de vuestro agrado, ya que los niños han estado muy atentos en el aula.





Behin batean, orain dela urte asko eta asko, Ziripot izeneko gizon bat bizi zen Lantzeko herrian. Gizon potolo -potoloa zen Ziripot. Ia ezin zuen ibili ere egin, hortik atera kontuak zein gizena eta makala zen.

Baina gizon patxadatsua eta alaia zen Ziripot, eta denek maite zuten herrian.

Hain gizena eta baldarra zenez, ez zen lanerako gauza. Baina gauza bat egiten zuen ondo Ziripotek: ipuinak kontatu.



Ipuinen truke, herritarrek jatekoa eta edatekoa ematen zizkioten Ziripoti.

-Tori, Ziripot, gaur gazta puska bat eta ogia ekarri dizkizut -esaten zion batek.

-Eta nik ardo pitxer bat -beste batek.

Beste batek haragi egosi pixka bat ekarriko zion, eta hurrengoak katilukada bat salda bero. Eta orduan, Ziripotek ipuin polit bat kontatzen zien esker onez.

Bake ederrean eta pozik bizi ziren denak Lantzeko herrian.



Baina, egun batean, Miel Otxin izeneko erraldoi bat azaldu zen, eta harekin Zaldiko etorri zen, erdi gizon erdi zaldi zen izaki bat.

Zakarra eta gaiztoa zen Miel Otxin, eta deabrua bera bezain bihurria Zaldiko.

Etorri orduko, herritar guztiak bildu zituzten herriko plazan eta hala esan zien Miel Otxinek trumoia bezalako ahots beldurgarriaz:

-Hernendik aurrera guk agintzen dugu herri honetan. Eta entzun ongi guztiok! Zuetako bakoitzak zerbait ekarri beharko digu etxetik egunero-egunero, bestelaaa…! -egin zien mehatxu Miel Otxinek.



Jendea marmarka hasi zen protesta eginez, baina Miel Otxinek isilarazi egin zituen berehala.

-Ixo! Demonio kaikuak! Eta hobe duzue gure aginduak betetzea -esan zuen garrasika Miel Otxinek.

Jende guztia beldurturik zegoen eta Miel Otxinek agindutakoa betetzen hasi ziren guztiak. Miel Otxin eta Zaldiko plazaren erdian jartzen ziren egunero eta herriko jendeak zerbait eramaten zien etxetik.

Ziripot zen ezer eramaten ez zien bakarra, gaixoak ez baitzuen zer eramanik.



Behin hala esan zion Miel Otxinek Ziripoti, petral-petral eginda:

-Aizu, potólo, zatoz hona!

Ziripot gizarajoa makal-makal hurbildu zen.

-Zuk zergatik ez diguzu ezer ekartzen, e? -galdetu zion zakar-zakar Miel Otxinek.

-Ezer ez duenak ezin ezer eman -erantzun zion Ziripotek.

-Aizu, tontolo-potolo, gurekin txantxa gutxi gero! -egin zion garrasi Miel Otxinek.

Zaldiko ere haserre zegoen eta Ziripotengana joanez, ostiko bat eman zion bere zaldi hanka haiekin.

-Tori! Guri adarra jo nahi izateagatik!




Ziripot gaixoa lurrera erori zen. Altxatzen saiatu zen, baina alferrik, baldarregia zen bere gorputz potólo hura mugitzeko.

Bitartean, Miel Otxinek eta Zaldikok barre egiten zioten Ziripot gizarajoari.

-Altxa zaitez lurretik, potolo-kokolo! -esaten zioten burlaka.

Gaua etorri zen eta denak etxera bildu ziren. Miel Otxin eta Zaldiko ere lotara Joan ziren. Herria hutsik zegoen. Ziripot gaixoa bakarrik geratu zen herriko plazan, lurretik altxa ezinik. Inork laguntzen ez bazion, han igaro beharko zuen gau osoa.



Baina gauerdian, herriko jendea agertzen hasi zen isil-isilik. Zazpi gizonen artean zutik jarri zuten Ziripot.

-Ez dago eskubiderik. Honek ezin du horrela segi -kexatu zen emakume bat.

-Baina zer egin dezakegu guk? Oso ahulak gara Miel Otxin erraldoiari eta Zaldikori aurre egiteko -esan zuen gizon batek.

Denak isilik geratu ziren. Orduan Ziripotek hitz egin zuen.

-Erleak ere oso txikiak eta ahulak dira banan-banan hartuz gero. Baina erlauntzako erle guztiek eraso eginez gero, nor ez da izutzen?



Berehala ulertu zuten herrikoek Ziripotek adierazi nahi izan ziena. Beraiek ere erleak bezain ahulak ziren banan–banan hartuz gero. Baina denak elkartzen baziren, erraz menperatuko zituzten Miel Otxin eta Zaldiko.

Etxera joan eta igitaiak, aitzurrak eta sardeak hartu zituzten. Eta gero Miel Otxin eta Zaldikoren bila joan ziren denak batera.

Zaldikok, ordea, ihes egin zuen, zaldi hankekin erraz egiten baita korrika. Baina Miel Otxin erraldoia harrapatu egin zuten.



Herritarrek damutzeko eta barkamena eskatzeko esan zioten Miel Otxini. Baina Miel Otxinek harro-harro erantzun zien:

-Ni damutzeko eta zuei barkamena eskatzeko? Ez horixe! Kakanarru halakoak! Ikusiko duzue, ikusiko duzue… -egin zien amenazu.

Orduan, epaiketa egin zioten Miel Otxini herriko plazan, eta denek aho batez erabaki zuten erraldoia sutan erre behar zela. Eta halaxe egin zuten.



Dena pasatu zenean, lasaitasuna itzuli zen berriro ere herrira. Ziripotek kontu zaharrak eta ipuinak kontatzen jarraitu zuen, eta berriro pozik eta zoriontsu bizi izan ziren Lantzeko herrian.

Ziripot, Ziripot, Ziripot maitagarria, kontalari, kontalari, kontalari miresgarria.

Galdu duenak, galdu duenak

ipuinaren haría,

asma dezala, asma dezala

beste bat berria



ONGI PASA INAUTERIAK!!